Ongi etorri

MARRUMA: 1988tik Groseko ezkertiar eta abertzaleon elkargunea eta askotariko ekimen kultural, politiko eta sozialen erdigunea.

MARRUMA KULTURALAK : Herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma.

Gure eskaintza:

marruma taberna

Marruma elkartea

Marruma kulturalak​

MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean egiten ditugun ekimen kulturalen euskarazko podkasta da: Herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma.

AKUSTIKOAK sailean, musika kontzertuak eta musikariei egindako elkarrizketak uztartzen ditugu.

AURKEZPENAK sailean, idazleak izango ditugu, haien liburu edo gidak aurkezten.

HITZALDIAK sailean, gai baten inguruko hitzaldiak izango ditugu.

Beti ere, zuzenean goza dezakezu gure ekimenetaz, Gros auzoko Marruma elkartera etorriz.
On egin!

 

🐜 Inurri lana… 📹 Podkastean ikusten denaz haratago, lantxo asko daude gure akustikoak aurrera ateratzeko..: Mahaiak mugitu, alfonbrak jarri, (hitzegin), argiak prestatu, tripodeak, (hitzegin), mikrofono eta kamarak prestatu, probak… eta kafetxoren bat ere, noski.

👥 Irudietan: Txusta eta Maköki hilabeteroko prestaketa lanetan.

🎵 Musika: T(X)A(L)O – Julen Basterra Grmendia. Hau dena nola prestatzen genuen galdetu ziguten guztiei dedikatua. Eskerrikasko ❤️

 

 

Podkasta:

150. MKpod. ZINEMALDI ALTERNATIBOA || EL ARTE DE LOS ANALFABETOS Kevin eta Edu (2025/09/22)

🎬 ZINEMALDI ALTERNATIBOAren zikloaren barruan Kevin Castellano eta Edu Hirschfeld valentziarrak izan genituen Marruman, EL ARTE DE LOS ANALFABETOS flim-dokumentala aurkezten. Lagunarteko aurkezpen sosegatu bat izan zen arren, asko jakin izan genuen filmaz haratago, eta gogo handiak piztu zizkiguten zuzendari hauek aurrerantzean eskeini dezaketenaz...

Read More

149. MKpod. AURKEZPENA || REVOLUCIÓN RESISTENCIA Y MEMORIA Xabierrekin (2025-09-18)

Irailean XABIER PEÑALVER izan genuen elkartean bere REVOLUCIÓN, RESISTENCIA Y MEMORIA, PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD gida-liburuaren bigarren alea aurkezteko. Hitz gutxitan «turismo gorri bat praktikatzeko gida» bezala aurkeztu daiteke, non orrialde bakoitzean informazio pila eskeintzen digun gai baten inguruan. Podkasta bideoz ikustea gomendatzen dizuegu,...

Read More

148. MKpod. AKUSTIKOA || ANDONI OILOKIEGI (2025-06-08)

🎸 Aurreko kurtso amaieran ANDONI OILOKIEGI izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan. Musikaz, bizitzaz, inspirazio eta konposizioaz hitzegiteaz gain, umorearentzat (eta txiste txarentzako) tartea ere izan genuen. Gozatu saioaz!

Read More

147. MKpod. AURKEZPENA || SAHARA Kristinarekin (2025-06-03)

📚 Ekainean SAHARA, HERRI BAT ERRESISTENTZIAN liburuaren aurkezpena izan genuen Kristina Berasain Tristan egilearekin. Bertan Saharar erresistentziaz (Frente Polisarioa), eta iraganeko eta gaur egungo figura ezagun batzuk ezagutu genituen… baina baita hobe ezagutu Espainiaren traizioa, edo zer izan zen (benetan) martxa berdea. Esaten denetik...

Read More

146. MKpod. AURKEZPENA || BURDIN GOZOA ETA ARRABIOA Txustarekin (2025-09-11)

📀 Gure lagun, MKko kide eta soinu teknikari den Txustaren proiektua da PHYSIS VERSUS NOMOS. Eta oporretatik bueltan diska ateratzear zegoenez, gutxieneko zen bera elkarrizketatzea. Zuek erabaki onerako edo txarrerako, baina diskaz ez ezik, gauza mordoaz aritu ginen. Gozatu lagunen arteko solasalditxoaz. (Eta barkatu...

Read More

145. MKpod. AURKEZPENA || TURISMO HUTSALA Fito Rodriguez (2025-05-29)

📘 Maiatzean Fito Rodriguez izan genuen Marruman, TURISMO HUTSALA liburuaren aurkezpena egiten. Antipodetan inspiratutako saiakera honek, galdera eta ausnartzeko gai asko ekartzen dizkigu entzulego/irakurlegoari. Turismoaz hitzegiten dugunean, gure inguruan ikusten dugunaz ohartzen gara. Baina aurkezpen hontan, Zelanda Berri eta beste hainbat herrialdek, historian zehar...

Read More

AGENDA

Hauek dira programatuta dauzkagun datorren ekitaldiak.
Adi egon hala ere, maiz eguneratzen baitugu agenda!