Marrumako danborrada

Danborrada

Marrumako Danborrada 1998an sortu zen, Gros auzoan errotutako ekimena izanik. Urte horretan egin zuen bere lehenengo irteera, eta ordutik auzoko eta hiriko Danborradaren parte aktiboa da.

Danborradak antolakuntza-batzorde bat dauka, baina erabaki garrantzitsuenak parte-hartzaile guztien artean hartzen dira, asanbladaren bidez. Gaur egun, 110 lagun inguru biltzen ditu, emakume eta gizonak, eta izaera gaztea duen taldea da.

Hasieratik bertatik, Marrumako Danborradaren ezaugarri nagusietako bat izan da genero-bereizketarik eza: parte-hartzaile guztiek danborradan dauden rol guztiak bete ditzakete.

Desfilean gozogileak eta urketariak ateratzen dira. Hala ere, 2017ra arte, gozogileen ordez sukaldari-jantzia erabiltzen zen.

Helbide elektronikoa: marrumadanborrada@gmail.com