Ongi etorri

MARRUMA: 1988tik Groseko ezkertiar eta abertzaleon elkargunea eta askotariko ekimen kultural, politiko eta sozialen erdigunea.

MARRUMA KULTURALAK : Herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma.

Gure eskaintza:

marruma taberna

Marruma elkartea

Marruma kulturalak​

MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean egiten ditugun ekimen kulturalen euskarazko podkasta da: Herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma.

AKUSTIKOAK sailean, musika kontzertuak eta musikariei egindako elkarrizketak uztartzen ditugu.

AURKEZPENAK sailean, idazleak izango ditugu, haien liburu edo gidak aurkezten.

HITZALDIAK sailean, gai baten inguruko hitzaldiak izango ditugu.

Beti ere, zuzenean goza dezakezu gure ekimenetaz, Gros auzoko Marruma elkartera etorriz.
On egin!

Β 

🐜 Inurri lana… πŸ“Ή Podkastean ikusten denaz haratago, lantxo asko daude gure akustikoak aurrera ateratzeko..: Mahaiak mugitu, alfonbrak jarri, (hitzegin), argiak prestatu, tripodeak, (hitzegin), mikrofono eta kamarak prestatu, probak… eta kafetxoren bat ere, noski.

πŸ‘₯ Irudietan: Txusta eta MakΓΆki hilabeteroko prestaketa lanetan.

🎡 Musika: T(X)A(L)O – Julen Basterra Grmendia. Hau dena nola prestatzen genuen galdetu ziguten guztiei dedikatua. Eskerrikasko ❀️

Β 

Β 

Podkasta:

170. MKpod. ZINEMALDI ALTERNATIBOA || SEGOVIAKO IHESA Angel eta Josu (2026-09-20)

πŸ΄β€β˜ οΈ Zinemaldi Alternatiboaren egitarau barruan eta SEGOVIAKO IHESAren 50. urteurrena gogoratu nahiean, Marruman film hau proiektatu eta benetako ihesaldian egon ziren bi preso ohirekin solasteko aukera izan genuen: ANGEL AMIGO eta JOSU IBARGUTXI. Filmaz haratago, liburuaz ere aritu ginen. Eta hurrengo estekan topatu dezakezue...

Read More

169. MKpod. AURKEZPENA || HERRIGINTZAK MEREZI DU Tasiorekin (2026-06-04)

πŸ“— Ekainean, TASIO ERKIZIA izan genuen etxean, Txalapartak argitaratutako bere azken HERRIGINTZAK MEREZI DU liburua aurkezteko. Saio interesgarria eman zigun Tasiok… eta ederra benetan, halako ekintzaile historiko batek, herrigintzaz aritzen denean, nola pizten den ikusteak. Oso gomendagarria honako aurkezpena… …eta ederrak Marrumari eskeini zizkigun...

Read More

168. MKpod. AURKEZPENA || NOS INVADEN (2026-05-19)

πŸ“” Maiatzean, NOS INVADEN, EL TURISMO ES COLONIALISMO II liburuaren aurkezpenean, Lola eta Josek Kanariar Uharteetako turismoak biztanleen zuen eraginaren inguruko hitzaldi aberasgarria eskeini ziguten. πŸ”‡ Zori txarrez, soinua ez da behar bezain ona. Sentitzen dugu. πŸ‘ Bestalde, bideoz ikustea gomendatzen dizuegu, aurkezpenak dituen...

Read More

167. MKpod. AURKEZPENA ||Β DEL CAMPO A LA TRINCHERA (2026-05-08)

πŸ“™ Maiatzean Iker Ibarrondo Merinok bere DEL CAMPO A LA TRINCHERA liburua aurkeztu zuen Marruman. Aurkezpen hontan, kirolak politikarekin duen erlazio historikoaz aritu zen bereziki; eta horretarako, Bultzada eta Marruma Kulturalak elkarlanean batu gintuen Ikerrek, solasaldia aurrera ateratzeko. Gozatu aurkezpenaz eta liburua Txalapartak argitaraturik...

Read More

166. MKpod. AKUSTIKOA || AIERT (2026-04-26)

🎸 Apirilean AIERT musikariak Marruma aukeratu zuen bere diska berria aurkezteko. Podkast hontan 5 abesti erabat berriak dira. Eta abestiek atzean duten istorioak, sakon hitz egiteko ere eman zigun. Ea gustoko duzuen! ____ FITXA TEKNIKOA: πŸ‘€ Gonbidatuak: Aiert Alberdi 🎀 Soinu grabaketa/edizioa: Txusta πŸ“Ή...

Read More

165. MKpod. AURKEZPENA || SEMILLA DE LIBERTAD (2026-04-14)

πŸ““ Apirilean SEMILLA DE LIBERTAD eleberriaren aurkezpena izan genuen Marruman. David Martinez Lasa idazleak, Jurramendiko gertakarietatik abiatuz eramaten gaituen fikzioa da, baina aurkezpen hontan gertakari hoietan sakontzeko balioko digu. πŸ“· Bideoan irudi batzuk aurkituko dituzue. ____ FITXA TEKNIKOA: πŸ‘€ Aurkezlea: Fernando SΓ‘nchez Aranaz πŸ—£οΈ...

Read More

AGENDA

Hauek dira programatuta dauzkagun datorren ekitaldiak.
Adi egon hala ere, maiz eguneratzen baitugu agenda!