ØDEI rapgilea izan genuen Marruma Kulturalen 8. urteurrena ospatzeko. Urteurrenetan kantautore formatutik aldentzen saiatzen gara, eta oraingoan rapari egin genion tartea (eta aizue, izan zuen erantzunarekin, rap gehiago ekartzea pentsatu dugu).
Baina anekdotetatik haratago, ederra izan zen ØDEIk eskeini zigun elkarrizketa: Abordatu genuen raparen industria, kultura, polizia eta beste hainbat gai. Oso kontzertu berezi eta elkarrizketa ederra topatuko duzue podkast hontan.
____ FITXA TEKNIKOA:
👤 Gonbidatua: Odei Barroso
🗣 Elkarrizketatzaileak: Saioa eta Gartxot
🎤 Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
📹 Irudi grabaketa: Migelin
🤝 Laguntzailea: Patxi 💻 Irudi edizioa: Maköki