📘 Uztailean OIHANE JAKA izan genuen Marruman, bere lehen poesia liburua aurkezten. Elkar argitaratutako ITSASO AMNIOTIKOA da liburuaren izena, eta izenak berak, asko du esateko barruan aurkituko dugunaz: Itsasoa, amatasuna… eta bai batak eta bai besteak, eman eta kentzen dizkigun gauzei idatzi die Oihanek.
💔 Aldiro unkigarri, gordin, maitagarri eta triste izan daitezkeen poemak aurkituko dituzue bertan. Eta Oihane errezitatzen ikustea oso gomendagarri den arren, agian hobe, lehenik liburua irakurriko bazenute, podkastean egiten ditugun spoilerrengatik batez ere.
🎹 Eskerrak XABIER ZEBERIOri, poemetan “Pause” diskako abestiak erabiltzen uzteagatik.
_____
FITXA TEKNIKOA:
👤 Gonbidatua: Oihane Jaka
🗣 Elkarrizketatzailea: Maköki
🎵 Musika: Xabier Zeberio
🎤 Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
📹 Irudi grabaketa/edizioa: Maköki