JOXE MARI AGIRRETXE da Porrotx pailazoaren makilajearen atzean dagoen artista. Marrumako hasiera hoietan Porrotx bertan egon zela, eta bi proiektuek 35 urte daramatela jakin genuenean, Joxe Mari elkarrizketatu eta bere ibilbidearen errepasua egitea egoki iruditu zitzaigun.🍽 1988ko abuztuaren 13an Marruma elkartea sortu zen Gros auzoaren erdigunean. Garai konbultso eta gogorrak ziren euskara eta euskal kulturarentzat. 🍾 Orain, gure 35 urte hauek ospatzeko, ezin beste modu batetara egin, podkast bat eskeintzea baino. Eta norekin egin solasaldia? Asko izan dira bertatik pasatako jendea, baina hasiera hoietan egon omen zen pailazo handikote bat Marruman… beste 35 urte izaten daraman Porrotx! 🤡 JOXE MARI AGIRRETXEren karreraren errepasoa egiteko gerturatu ginen Katxiporreta-ren bulegora. Gustuko izango duzuelakoan… 😉
FITXA TEKNIKOA:
👤 Hizlaria: Joxe Mari Agirretxe
🗣 Elkarrizketatzailea: Maköki
🎤 Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
📹 Bideo grabaketa/edizioa: Maköki