Ongi etorri

MARRUMA: 1988tik Groseko ezkertiar eta abertzaleon elkargunea eta askotariko ekimen kultural, politiko eta sozialen erdigunea.

MARRUMA KULTURALAK : Herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma.

Gure eskaintza:

marruma taberna

Marruma elkartea

Marruma kulturalak​

MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean egiten ditugun ekimen kulturalen euskarazko podkasta da: Herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma.

AKUSTIKOAK sailean, musika kontzertuak eta musikariei egindako elkarrizketak uztartzen ditugu.

AURKEZPENAK sailean, idazleak izango ditugu, haien liburu edo gidak aurkezten.

HITZALDIAK sailean, gai baten inguruko hitzaldiak izango ditugu.

Beti ere, zuzenean goza dezakezu gure ekimenetaz, Gros auzoko Marruma elkartera etorriz.
On egin!

 

🐜 Inurri lana… 📹 Podkastean ikusten denaz haratago, lantxo asko daude gure akustikoak aurrera ateratzeko..: Mahaiak mugitu, alfonbrak jarri, (hitzegin), argiak prestatu, tripodeak, (hitzegin), mikrofono eta kamarak prestatu, probak… eta kafetxoren bat ere, noski.

👥 Irudietan: Txusta eta Maköki hilabeteroko prestaketa lanetan.

🎵 Musika: T(X)A(L)O – Julen Basterra Grmendia. Hau dena nola prestatzen genuen galdetu ziguten guztiei dedikatua. Eskerrikasko ❤️

 

 

Podkasta:

147. MKpod. AURKEZPENA || SAHARA Kristinarekin (2025-06-03)

📚 Ekainean SAHARA, HERRI BAT ERRESISTENTZIAN liburuaren aurkezpena izan genuen Kristina Berasain Tristan egilearekin. Bertan Saharar erresistentziaz (Frente Polisarioa), eta iraganeko eta gaur egungo figura ezagun batzuk ezagutu genituen… baina baita hobe ezagutu Espainiaren traizioa, edo zer izan zen (benetan) martxa berdea. Esaten denetik...

Read More

146. MKpod. AURKEZPENA || BURDIN GOZOA ETA ARRABIOA Txustarekin (2025-09-11)

📀 Gure lagun, MKko kide eta soinu teknikari den Txustaren proiektua da PHYSIS VERSUS NOMOS. Eta oporretatik bueltan diska ateratzear zegoenez, gutxieneko zen bera elkarrizketatzea. Zuek erabaki onerako edo txarrerako, baina diskaz ez ezik, gauza mordoaz aritu ginen. Gozatu lagunen arteko solasalditxoaz. (Eta barkatu...

Read More

145. MKpod. AURKEZPENA || TURISMO HUTSALA Fito Rodriguez (2025-05-29)

📘 Maiatzean Fito Rodriguez izan genuen Marruman, TURISMO HUTSALA liburuaren aurkezpena egiten. Antipodetan inspiratutako saiakera honek, galdera eta ausnartzeko gai asko ekartzen dizkigu entzulego/irakurlegoari. Turismoaz hitzegiten dugunean, gure inguruan ikusten dugunaz ohartzen gara. Baina aurkezpen hontan, Zelanda Berri eta beste hainbat herrialdek, historian zehar...

Read More

144. MKpod. AURKEZPENA || GUERRILLAS PARA LA VIDA (2025-05-13)

📗 Maiatzean Beatriz Yarza mediku oñatiar internazionalista izan genuen Marruman, El Salvadorreko gerrilletan pasa zuen hamarkaden esperientzia liburua aurkezten. Txalaparta argitaletxeak bigarren edizioa atera du GUERRILLAS PARA LA VIDA izan duen oniritziarengatik, eta ez da gutxiagorako! Aurkezpen hontan gauza asko utzi ditugu irakurleek aurkitu...

Read More

143. MKpod. SOLASALDIA || WOHOU (2025-07-13)

🎨 Aspaldi hitzartutako kolaborazioa izan genuen Wohou eta Marruma Kulturalak. Tabernaren kanpokaldea margotzeaz gain, elkarrizketatxoa eskeini zigun Wohouk, bere hastapen, lan eta azken gatazken inguruan. Plazer handia Wohou ezagutu eta izar ikonikoa Marruman ikusteak. Hau eta gehiago Marruma Kulturalak podkastean. FITXA TEKNIKOA: 👤 Gonbidatua:...

Read More

142. MKpod. SOLASALDIA || GROSEKO INDARRA Enekorekin (2025-07-03)

🏄‍♂️ GROSEKO INDARRAk 25 urte betetzen dituenez, eta auzoko Zipotz jaien zati garrantzitsu bat direnez, aukera aprobetxatu dugu Zurriolara jeitsi eta Eneko presidentearekin solasteko. Groseko indarra-ren hastapenak direla, dituzten kolaborazioak direla, Zipotz jaietarako egitaraua, edo duela hilabete Israeldar batzuk lehiatzera etorri behar zutenez, izan...

Read More

AGENDA

Hauek dira programatuta dauzkagun datorren ekitaldiak.
Adi egon hala ere, maiz eguneratzen baitugu agenda!