162. MKpod. AURKEZPENA || KONTUA TA ZIKINA (2026-02-19)

📕 Otsailean Iztueta anaiak izan genituen Marruman, Euskal Herriko historia noir bat, komiki formatuan aurkezteko: KONTUA ETA ZIKINA. Ama-alaba baten arteko elkarrizketak denboran atzera eramango gaitu, 1929. urtean Beizaman eman zen krimena argitzeko ariketa den honetan. Txalapartan argitaratua aurki dezakezue, eta aurkezpen hontan oso ondo pasa genuela ere ikusiko duzue. On egin!


____
FITXA TEKNIKOA:
👤 Gonbidatuak: Iztueta Azurmendi anaiak
🎤 Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
📹 Irudi grabaketa/edizioa: Maköki