Donostian edo inguruetan bizi garenok badakigu, hiri garestiena dela gure Donostia. Metro karratu garestiena duela, eta bataz-besteko alokairu garestiena ere, berea dela.
Baina hau dena ez da kasualitatez gertatu… Udal gobernuak duela asko egin zuela apostu turistifikazioagatik. Eta hain txiki eta mugatua den hiri honi, leku bakar batetik atera diezaiokete turistentzako alojamendua sortzeko lekua: hiritarrei lekua kenduz.
Hala, 34 hotel berrientzako lizentziak eman ditu udalak azken urteotan. Eta gehiegoa, lehen bizilagunak zituzten eraikinak hustuz, lortu dituzte.
Orain pentsa… ez da harritzekoa: geroz eta etxe gutxiago daude Donostian. Eta eskari eta eskaintzaren balantzean, etxe bilatzaile asko eta etxe gutxi eskaintzen direnez, prezioak gora eta gora hari dira egiten.
Saio hontan, Donostian dagoen etxebizitza larrialdiaz arituko gara, Saretxe sindikatuko Ion, Monika eta Nerearekin.
FITXA TEKNIKOA:
Solaskideak: Ion, Monika eta Nerea
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
CC Musika: Gregoire Lourme