Marruman beti gustatzen zaigu gure moduan lan egiten duen jendea aipatu eta balioan jartzea: giro ona, produktu ona eta gertutasuna. Horregatik, gaurkoan, gure lagun eta kide diren Kiskurrakoak ekarri nahi ditugu hona, telebistan agertu direlako Joseba Arguiñano-rekin batera.
Sukalerrian saioan agertu dira, eta han ere argi utzi dute zer daukaten: benetakotasuna, umorea eta jendea erakartzen duen saltsa hori.
Hemen uzten dizuegu bideo zatitxoa, guk bezainbeste gozatu dezazuen. Izan ere, gertukoei gauza politak pasatzen zaizkienean… pixka bat denonak ere badira 😉