Galtzagorri

Groseko sukalde komunitarioa

Herrerako sukaldaritza komunitarioaren proiektuarekin hasi ginenean, konturatu ginen ideia hori Donostialdeko beste auzo batzuetara zabal zitekeela, eta proiektuarekin elkarlanean aritzeko espazioak baino ez genituen behar. Ekimenarekin lankidetzan aritzea erabakitzen duten espazioetan modu inbaditzaile batekin ez sartzeko, “banaketa-nodo” kontzeptua sortzen dugu, hau da, sukalde komunitarioko janaria beste auzo batzuetan banatzea ahalbidetzen digun hozkailu bat kokatzeko espazioa. Banaketa-nodoaren ideia, azken batean erabat autonomo eta subiranoa izan daitekeen sukaldea pixkanaka sortzen joatea da, banaketa soil batetik, suak piztu eta guztiz sendotzerainoko bidea izatea.

Gaur egun, grosen, Marruma elkarte gastronomikoan kokatzen gara, Basajaunen banaketa-nodo gisa sortutako lehen gunean, eta, beraz, auzo horretako bazkideengandik jasotzen diren eskaerak Herreran kozinatu eta ontziratzen dira, ondoren Gros auzora eramateko.

BAZKIDE EGIN NAHI DUT!!!